XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Higidura uniformeki azeleratua4) Pentsa ezazu hainbat gorputz desberdin erortzen uzten ditugula. Hemen beheko esaldietatik zein aukeratuko zenuke egokiena bezala:
a) Gorputz astunak arinak baino azkarrago erortzen dira. Esaterako, altuera beretik erorita, 10 kg-ko harri bat kg batekoa baino hamar aldiz azkarrago iritsiko da lurrera.
b) Gorputzak azkarrago edo astiroago erortzen dira zenbait baldintzaren arabera. Esaterako, formak badu zerikusia gorputzen erorketan, edota airearen eragina ere kontuan hartu behar izaten da holakoetan.
Orain baino lehenago aipatu izan dugunez,
Ibilgailu baten kasuan, auto baten kasuan esaterako, aldiuneko abiadura belozimetroak une bakoitzean markatzen duen abiadura da.
Aldiuneko abiadura honetan aldaketak gertatzen direnean, higidura-mota hori azeleratua dela esaten da.
Ondorengo bi ariketa horietan azelerazioari buruzko arazo batzuk planteatzen zaizkizu. Beren helburua planteatzen duten arazoaz pentsaraztea da. Ea nola moldatzen zaren!
5) Ertzain batek isun bat jartzen dio gidari bati gehiegizko abiadura dela-eta. Ertzain horren arabera, gidaria 90 km/h abiaduraz zihoan eta gune horretan baimendutako gehienezko abiadura 60 km/h da.
Gidaria ez dago ados. Berak dio 2 ordutan 100 km egin dituela eta horrek esan nahi duela abiadura 50 km/h izan dela.
- Nola arrazoitu behar du ertzainak gidaria oker dagoela frogatzeko?
6) Gidari batek azeleragailua zapalduz autoa azeleratzen du.
Batzuetan, aldaketa hori oso leuna da eta ez dugu sentitu ere egiten. Beste batzuetan, aldiz, batbateko azelerazioa delako edo, astindu bat sentitzen dugu.
Deskribapen hauekin higidura
Demagun
- Zer izan beharko genuke kontuan azelerazioa nolakoa den adieraziko digun zenbaki hori kalkulatu ahal izateko?